XXI. mendearen teknologia eta modernotasun puntakoenarekin mantendu eta bateratu du Barkaiztegik zortzi sagardogile-belaunaldiren ohitura. Azken urteotan upeltegian hainbat hobekuntza egin ditugu, horretarako, instalazioen modernizazio, barne-ekoizpen-kontrolerako ezarpen, botilaratze, trazabilitate eta banaketa berrituz, baita kanpo-kalitate-kontrola ere. Hala, kalitatezko sagardoa bermatzen dugu beti.
Areto moderno, atsegin eta klimatizatua da, 120 lagunentzako lekuarekin. Ezgaitasun fisiko edota higikortasun-arazoak dituztenentzat egokitutakoa dugu. Txotx erara soilik sagardotegi garaian –urtarrilaren 21etik apirilaren 30era arte– dasta daiteke sagardoa.