Cargando

Barkaiztegi Ziurtaturiko Kalitatea

Kanpoko laborategiek ziurtaturiko kalitatea du Barkaiztegi sagardoak. Honez gain, zortzi belaunaldiko ibilbidea ere badu. Arbasoen tradizioa mantenduz, punta-puntako teknologiarekin eginiko edaria da. 

gorenak

‘Euskal Herriko sagardo Gorenak’ zigiluaren barruan da Barkaiztegi, Euskal Herrian diren sagardorik nabarmenenak identifikatzen dituen marka, hain zuzen ere. Euskal sagardo naturalaren lehen zigilu kolektiboa dugu hau, eta, kalitatea ziurtatzeko sagardorik onenak identifikatzea da xedea.


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fraisoro landaingurune-laborategiaren kontrola pasatzen dute sagardoa-sorta guztiek. Hau da, gure sagardoa ENAC-ek ziurtatutako Fraisoroko dastatze taula batek ere ziurtatzen du. Kontrol hauek guztiek Barkaiztegi sagardoaren kalitatea bermatzen dute.

ESKAERA EGIN

gorenak

’Euskal Sagardoa’ Jatorri Deitura duten sagardoen artean kalifikazio onena lortu duten sagardoak Premium-Berezia kategoria bezala desberdintzen dira, horregatik, urre kolorezko txapel bereizgarri bat daramate.

Sagardo honek, %100an Irizar familiaren sagastietan du jatorria.

Heldutasun garai egokian bildutako sagarrekin egina. Hala, bere bertute guztiak aterata, indarrean, kolorean, benekotasunean, zaporearen iraunkortasunean eta borobiltasunean nabarmendu da besteak beste. Premium-Berezia sagardoak dastatzaile trebatuek kalifikatu dituzte eta erakunde ofizialen ziurtagiria dute.

ESKAERA EGIN

HISTORIA

SAGARDOA

INSTALAZIOAK

TXOTX ETA SAGARDOTEGIKO MENUA

CALIDAD CERTIFICADA

ON-LINE DENDA