Garaian garaiko eta betiko euskal sukaldaritzarengatik ezaguna dugu Barkaiztegi. Produktuen zapore eta lurrinak mantenduz eta goratuz janaria prestatzen duten hamaika hamarkadetako esperientziadun suak dira gureak. Lehen mailako kalitate, freskotasun handiko eta garaian garaiko lehengaia erabiltzen dugu beti, Barkaiztegiko familiak espresuki aukeratutakoa, gainera, eta, zerbitzu adeitsu eta atsegin batekin.
Gure berezitasunak: txuleta eta arraina parrillan, zainzuri beteak, bakailaoa eta etxeko gozoak. Garaian garaiko platerei dagokienez, onddoak plantxan, tomate-entsalada, malko-ilarrak, hegaluze mentreska eta Tudelako orburuak nabarmenduko genituzke.
Areto atsegin, eroso eta klimatizatua da, laurogei lagunentzako lekuarekin. Hogei lagunentzako gela pribatu bat ere badauka..