Cargando

Berriak

Barkaiztegiko 2015ko uzta







Udaren amaierarekin sagarra biltzea tokatzen zaigu. Urtero bezala, irailaren amaieran eta urri osoan, kizkia eskuan dugula, gure sagarrondoetatik ale guztiak batzen ditugu Barkaiztegi sagardo naturala egiteko. Kalitatezko sagardoa egiteko helburuarekin, urtetako lana orain antzeman dezakegu, izan ere, denbora baitaramagu sagastiak homologatzen, alegia, produkzio katearen hasiera-hasieratik zaintzen.

Emaitza ezin da hobea izan eta bide honetatik jarraituko dugu: primerako kalitateko Barkaiztegi sagardoa emango digute, zalantzarik gabe, sagar hauek. 2015eko uzta hemen dugu jada.  

Prozesuaren bideotxoa: